postaqui

LUXUZKO KARTELA

Aste Nagusia 2026 txapelketak palaren elitea bilduko du, larruzko paletan eta pala motzean espezialista onenetako batzuekin.

Insausti II.a, Baeza, Labiano, Brefel, Necol… eta lehen mailako beste hainbat pilotari arituko dira ikuskizuna, emozioa eta norgehiagoka handiak agintzen dituen txapelketan.

Osagai hauekin, emaitza bakarra izan daiteke: PARTIDU HANDIAK!

Textu: Innpala

postaqui

ABUZTUAREN 25EAN HASIKO DA 2026KO ASTE NAGUSIA TORNEOA

2026ko Aste Nagusia Torneoa abuztuaren 25ean, asteartean, hasiko da eta finalak 28an jokatuko dira.

Edizio honek ere bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: Serie A eta Serie B.

Abuztuaren 25ean, asteartea, lehen finalerdiak jokatuko dira. Bertan, Altuna III-Rezusta eta Elordi-Zabaleta izango dira aurrez aurre Serie A Torneoan, eta Murua-Aldabe eta Rekalde-Eskuza Serie B Torneoan.

Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, beste bi finalerdiak jokatuko dira: Artola-Mariezkurrena II vs Laso-Iztueta Serie An, eta Amiano-Morgaetxebarria vs Zubizarreta IV-Landa Serie Bn.

Finalerdietako garaileak abuztuaren 28ko finaletan gurutzatuko dira Bilboko Bizkaia Frontoian. Bai finalaurrekoak eta baita finalak ere, 18:30ean izango dira.

Sarrerak

Aste Nagusia 2026 Torneoko jaialdietarako sarrerak salgai daude jada entradasfronton atarian.

Baiko Pilotaren testua eta irudiak – baikopilota.eus

postaqui

Titulo 1 – EUS

texto